XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mirizkatu zuan ardoa maiburuak, eta bai berak eta bai eztaikideek bikaña arkitu zuten.

Ontzietako ura ardo biurtu zualako.

Jesusek bere Amaren omenez mirari bat egin zualako.

Jendeen azkenetaraño, bere Ama goratzeagatik egiten jarraituko dituan amaikamillatatiko mirari bat.

BIDEAK Ba-doa aurrera iru urte iraungo duan bizitz ibiltaria.

Eta aurrera doa Ebanjelioa, Mariaz txintik esan gabe.

Uste izatekoa da, batzutan Jesusekin eta beronen ikasleekin ibilliko zala.

Eta beste batzuetan uri edo errietan geldituko zan.

Aipamen bat bakarra ezagutzen degu.

Aspertu gabe inguratzen zuten jende taldeei itz-egiten ari zala, Ara bere Ama ta senideak, ebreotarrak senide deritzen dituzte, gero, lengusu ta aideak, Arengana etorri, eta kanpoan zeuden, ura ikusi nai ta edo jende geiegi zegoalako Beraganaiño ezin eldurik.

Eta kanpoan zeudela, Ari nork deitu bidali zioten...

Eta ola esan zion batek: Begira zure Ama eta senideak or kanpoan daude eta zure billa dabiltz, zu ikusi nairik.

Eta itz-egiten ari zitzaioneri erantzunaz, Jesusek esan zion: Nor da nere Ama eta nortzu dira nere senideak?

Eta bere ikasleenganaiño eskua zabalduz eta bere inguruan exerita zeudenei begiratuaz: Ona, esan zuan, ona nere Ama eta nere senideak.

Bai, Jainkoaren itza entzun eta zeruetan dagoan nere Aitaren naia egin dezana, orixe nere anai, nere arreba eta nere ama.

Jesusek ez ditu bereak ukatu.

Beiñola Tenploan bezela, Bera mundu ontako eztala esan nai izan du.

Gizon danez amaren aragiaren seme baldin bada ere, Jainko danez bere betebearrik nagusiena eta beste ezer baño lenagokoa, mundua salbatzea dala.

NEKALDIA Jesusekin bide bazterretako aizeak artuaz, mendiartetako usai gazia- eta naranjadietako urrin mardula arnastuaz, eguzkitan edo euritan bidegiten, gabez eta egunez, egarrik eta goserik, begi txarretan eta begionetan, Maria Jesusen itzal ixilla izan da.

Bai ikasbide ederra berea, beren buruak kutuntzat ospatzen dituztenentzat, itxurati ta otsandiz bular jotzen dutenentzako, besteen gañetik agertu nai dutenentzat, norberen izenaren oso zaletsu diranentzako.